XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer poza senditu ote zuen aintzinako gizonak makila bat harturik, lehenbizikoz haizkorari edo haitzurari girtena ezarri zionean! Zer poza ere harmak, apaingarriak lurrezko ontziak... egiten zoalarik! Geroago ikasi zuen orga eta gurdiak egiten, eta untziak (itsasontziak), irina, ehuna, edo... baina bere eskuz moldaturik ateratzen den dena: eskulangintzaren fruitua zen.

Eta gisa horretan, produzio guztia artegintza bat bezala zen.

Horregatik erdaraz artesania deitu ere deitzen da.

Familiatik hurbilean egiten zen lana, eta lantegiak ere ttikiagoak ziren.

1) Makina, edo hobekiago esan, lurrunezko makina sortu edo asmatu zenean, sortu zen egiazko industria eta fabrika izeneko lantegi handiak.

Izendatu batean edo bestean eginiko gauzaki batzuk: - Eskulangintzan

- Industria handian:

2) Fabrika edo industria handietako lana erreboluzio gaitza izan dela esan ohi da.

Esazu, industria handia sartuz gero, zertan aldatu den bereziki jendearen bizimoldea.

Erantzun: a) Baserrietan jende gehiago ala guttiago bizi ahal da?.